XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jo... adarra PRINTZAK

Horra non doan senar desesperatu bat bere parrokiko apaizarengana dibortziatu nahi duela esaka.

Apaiza harriturik, ea nola iritsi den egoera horretara gal-egiten dio.

Ezin ditut gehiago aguanta nere emaztearen puzkarrak.

- Motel!, motel!, hori ez duk arrazoia, zerbait pisuzkoagoa behar duk dibortziatzeko.

Etsi gabe, gotzaiarengana doa, bainan honek ere berdina erantzuten dio.

Azken erremedio bezala, norengana joango eta aita sainduarengana.

- Kaixo Juan Pablo!, arazo larri batekin natorkizu.

- Ezin dut gehiago, eta dibortziatu egin nahi dut.

- Eta zein arrazoi dela eta hartu nahi duzu erabaki mingarri hori?

- Nere emakumearen puzkarrak jasantezinak baitira...

Aita sainduak, instant batez arazoari buelta eman nahiean honela esaten dio: - Baina horretarako testiguren bat aurkeztu behar duzu.

- Testigua? Pentsa!, nere emazteak puzkarra botatzen duenean, ohe gainean dugun Kristoak, beso bat askatu eta sudurra tapatzen du.

Xelebreak gertatzen ziren ere, Gasteiztik Altsasura zihoan autobusean.

Badakizue, lehengo autobus haiek gainean halako parrila batzuk eramaten zituztela, eta barruan jendea gainezka zegoenean, gainean eseritzen zirela bidaiariak.

Barruan dena beteta, eta bat gora bidali beharra gertatzen zaio txoferrari.

- Hi, hemen dena beteta zegok eta igo hadi gora!.

Gora igo eta minutu pare batetara euria hasten du.

Non sartuko tipoa, eta han zegoen hil-kutxa batetara.

Bainan bera goian zegoela, beste bi pertsona sartzen dira autobusera.

- Aizue!, gora igo zaitezte, lehendik ere beste bat badago eta.

- Gora igo bainan biak bakarrik.

- Hau zerria!, hil-kutxa horretan eramaten dutenarengatik esango zigun, ez digu bada konpainia ederra jarri bidai honetarako.

Barruan zihoana ezertaz konturatu gabe, atertu zuen ala ez ikusteko eskua atera, eta entzun zuen garraisiak eraginda zer gertatzen zen ikusteko jeiki zenean ez omen zegoen beste inor parrila gainean.

Hitz motel bat joan omen da Erromara, eta itzultzerakoan han ikusi duenaz jendeak galdezka.

Ba-ba, oso gauza po-po-litak i-i-kusi ditugu.

- A-a-a-kueduktoa, Va-Va-tikanoa eta San-San Pedroren Kaka-pila.

- Aizu! zopa hau janezinezkoa da.

- Bueno, beste bat ekarriko dizut.

- Aizu! zopa hau ere janezinezkoa da.

- Bueno, bueno! ekarriko dizut beste bat.

- Aizu! hau ere janezinezkoa da.

- Baino, bueno! zergatik ezin dira jan zopa hauek?.

- Ez baitut kutxararik.

Mozkor bat farola bati heldua eta makur-makur eginda lurrari begira.

Udaltzaina inguratzen zaio eta esaten dio.

- Zer ari zara bilatzen?.

- Ezego gilza.

- Eta hemen galdu al zaizu?.

- Ez! parego parolean galdu zait fainan han ez dago argirik eta!.

Beste bat ere farol bati heldua, eta izugarrizko kolpeak emanez honela ziola: - Irigi ezazue taferna, argia igusi dut eta!.

Bi zero Sharako basamortuan zehar doaz, eta zortzi bat ikusten dute.

- Egiten duen beroaz, eta hori gerrikoa hestutua.

Beste mozkor bat hor ari da atea ezin irekirik.

Beste bat inguratzen zaio eta esaten dio: - Zer egiten dug subositorioaregin?.

- Ah! faino hau subositorioa al dug? Eta orduan zer egin dut nik giltzaregin?.